Hemeroteka


Elkarbanatu
2020-03-30

Literaturarekin jolasteko aplikazioak

Galtzagorri Elkarteak haur eta gazte literatura esparru digitalera eramateko erronkari heldu zion 2014an eta orduz geroztik hiru aplikazio sortu ditu, den-denak euskaraz. Aplikazio horiek jaisteko gonbitea luzatzen dizuegu, bakoitzean zokomiatu eta pantailak lagun haurren eta gaztetxoen eskuetan jar ditzazuen.

Hona gure webgunetik bertatik deskargatu ditzakezuen aplikazioak:

  • Amattoren uzta. (8-12 urte). Mayi Ariztiak Ipar Euskal Herriko ipuin kontalari zenbaiti entzun eta bildutako ipuinak ditu oinarri. Gidoigilea: Patxi Zubizarreta. Ilustratzailea: Maite Gurrutxaga.
  • Maria Goikoak batbirulau!. (4-8 urte) Anjel Lertxundi idazlearen eta Antton Olariaga ilustratzailearen "Maria Goikoak batbirulau! obra du oinarri. Puzzleak, memoria-jokoak, hitz-jokoak, 7 desberdintasunak bilatzeko jokoak, abestiak, 2.53D efektuko irudiak, eta bestelako hainbat joko biltzen ditu.
  • Txan fantasma. (8-12 urte) Mariasun Landak idatzi eta Jon Zabaletak ilustratutako Txan fantasma liburua du oinarri. Maskota birtual bat, kantuak, puzzleak, jolas herrikoiak (esku-jolasak, gordeketan…), ipuineko pasarteekin lotutako asmakizunak, ohiko jolas digitalen egokitzapenak, sormena eta ahozkotasuna lantzeko jolasak eta abar aurki daitezke app honetan.

Guztiak dohainik deskarga daitezke iOs zein android sistemetan.

Ea bada, animatu eta deskargatu euskaraz literaturarekin jolasteko aplikazioak!