Hemeroteka


Elkarbanatu
2015-11-11

Literaturan oinarritzen da Wii U kontsolarako lehen bideo-jokoa

p>Haur Literatura Unibertsaleko klasiko bat izan da euskara Wii U kontselatara ekarri duena. "Alizia" obran oinarritzen den "Aliceren ibaiak" bideo-jokoa da euskarazko lehen kontsola-jokoa. Lehendik badira euskarazko bideo-jokoak, baina orain arte kontsola batean joka daitekeen lehena da hau. Bilboko Delirium Studios enpresak sortu du, lehenago ingelesez (The Rivers of Alice) eta gaztelaniaz (Los Rios de Alice) sortutakoen euskarazko bertsioa.

Bertsio hedatua da eta momentuz iOS eta Android mugikorretarako, eta Wii U kontsolarako (bertsio aztertua) dago eskuragarri; urte bukaerarako iritsiko da PCtara.

Jokoaren grafikoak ilustrazio ederrak dira; horien diseinuaz Ane Pikaza artista euskalduna arduratu da. Jokoaren soinu bandaz, berriz, Vetusta Morla indie talde Madrildarra arduratu da.

Literatura, ilustrazioa eta musika uztartzen dituen kontsolarako bideo-jokoa da hortaz, euskarara ekarri den lehenengoa.