Hemeroteka


Elkarbanatu
2019-11-20

Literatur Aretoak 360 gradutan

Aretoek gure webgunean duten espazioari berritasun ukitua eman nahi izan diogu eta, bide batez, nabigatzaileen interaktibitatea sustatu nahi dugu. 360ºko bideo formatuen erabilera berria da. Pantaila lau batean 2Dko mundua ikusi beharrean, 360ºko esperientzian murgiltzeko aukera ematen digu bideo formatu berriak. Gainera, ikusleek kontrola ditzaketen formatuak dira begiratu nahi duten aldera mugitu daitezkeelako.

Galtzagorri aretoek gure sateLITEan duten espazioa bideo formatu hori erabiltzeko plataforma ezin hobea dela uste dugu eta lanean ari gara aretoen grabazioak egin, eta 360ºko bideoak sareratzeko.

Dagoeneko webgunera igo dugu Haur Poesia aretoaren 360ºko bideoa, baita Itsapeko bihotzak aretoarena ere!