Hemeroteka


Elkarbanatu
2016-02-17

Lire en Short literatur jardunaldietarako proiektuak aurkezteko epea zabalik da

Frantziako CNLk (Centre Nacional del Livre) antolatzen duen Lire en Short gazte literatura sustatzeko jardunaldietara proiektuak aurkezteko deialdia egin dute. Aurten uztailaren 20tik 31ra ospatuko dira jardunaldiok eta Frantzian egoitza duten elkarte eta erakundeek aurkez ditzakete proiektuak.

Egitasmoak aurkezteko aukera du Frantzian erregistratutako edozein pertsona juridikok. Izan daiteke elkarte bat, liburu-denda, liburutegia, mediateka, kirol edo kultur gunea, aisialdi gunea...

Informazio gehiago web gune honetan.