Hemeroteka


Elkarbanatu
2025-03-17

Liburutegien orainaldia eta etorkizuna hizpide izango dituzte Deban

Debako Liburutegia Denontzat Taldeak, "Gaurko eta biharko liburutegiak" mahai-ingurua egingo du martxoaren 28an, 19:00etan, Debako Kultur Elkartean. Aurrez,18:30etan, poltsen salmenta eta mokadutxoa egongo dira eta umeen zaintza zerbitzua antolatu dute. Mahai-inguruaren helburua liburutegi eredu desberdinak ezagutzea eta hausnarketa bultzatzea da.

Solsaldian honako partaideak izango dira:

  • Markinako Udal Liburutegiko liburuzaina (Igor Idoeta)
  • Getariko Udal Liburutegiko liburuzaina (Andoni Olaetxea)
  • Arrasateko Udal Liburutegiko liburuzaina (Asun Agiriano)
  • Elgetako Udal Liburutegiko liburuzaina (Geaxi Ezpeleta)

Solasaldia Oñatiko Udal liburutegiko zuzendariak (Arantzazu Ibarrondo) gidatuko du. Honako gaiak landuko dituzte: zer diren liburutegiak; nola aldatu diren eta zertan alda daitezkeen; betetzen duten funtzioa; espazioaren antolaketa; liburutegietako materiala; ekintzak eta tailerrak; eskolarekin harremanak; izan ohi diren zailtasunak eta erronkak...