Hemeroteka


Elkarbanatu
2014-10-24

Liburutegiaren Eguna ospatuko da ostiralean

Urriaren 24an, ostiralarekin, Liburutegiaren Eguna ospatuko da. Aurten Antonio Rodriguez Almodovarren kartela pregoia duen carme Soléren kartela banatuko da egun horretarako. Espainiako Haur eta Gazte Liburuaren Lagunen Elkarteak, Espainiako Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioaren laguntzarekin antolatzen du egun hau, eta horren harira hainbat jarduera egiten dira Euskal Herriko liburutegietan nahiz ikastetxeetan.

Iurretan, esaterako, gaur hasi eta hilaren amaiera arte, "Erakusleiho literarioak" eta mailegu bat=liburu bat opari kanpainak abiatu dituzte. Urriaren 24an, bestalde, 4 urtetik gorakoentzako ipuin-mozorro jaia eta txokolatada antolatu dituzute. Helduentzat, berriz, kantu-poesia errezitaldia eta luntxa.

Donostian, Donostia Kulturak antolatuta, hiru eguneko jardunaldiak antolatu dituzte. Urriaren 22an, Ikus-entzunezko dokumentazioa solasaldia egingo da, 11:00etan Koldo Mitxelena Kulturuneko areto nagusian. Urriaren 23an, 18:00etan, bisita gidatua Komikigunera eta 19:00etan solasaldia: Komiki bildumak: zabalkundea eta jarduerak. Hori ere areto nagusian izango da. Urriaren 24an, berriz, Liburu dendak eta liburutegiak etorkizunari begira solasaldia egingo da Koldo Mitxelenako Areto Nagusian, 19:00etan hasita. Tokian tokiko liburutegietan, berriz, ipuinaren orduak eta haurrentzako hainbat jarduera egingo dira. (Informazio gehiago hemen).