Hemeroteka


Elkarbanatu
2015-09-05

Liburutegi berria dute Gazan

Urtea bete da Israelen eraso batek Gazako IBBYren Al-Ataa Liburutegia erabat suntsitu eta Shawka liburutegia hondatu zuenetik. Gazan errealitate gogorra bizi dute oraindik ere, baina zenbait egitasmo berreskuratzeko ahalegin handia egin da. IBBYk, bereziki Palestinako IBBYk, berehala erantzun zuen eta “Children in Crisis situation” ekimenaren barruan, lortu du behin behineko liburutegia (Sikka Library) martxan jartzea.

Bestalde, IBBY Fundazioak, US IBBY-k eta IBBY Mexiko/A leer fundazioek osatzen duten Reforma erakundea lan handia ari da egiten Texasen bertan bizi diren errefuxiatuen artean irakurzaletasuna eta literatura sustatzen. El Salvador, Guatemala eta Honduraskoak dira errefuxiatu gehienak eta haientzat gaztelaniazko liburuak eskuratu dituzte.