Hemeroteka


Elkarbanatu
2012-05-09

Liburuak protagonista

Liburuaren eta Egile Eskubideen Nazioarteko Egunean jarduera asko egin dira aurten ere, baina bada bat leku askotan egin dena: bookcrossing-a. Artiumeko liburutegiak egin du berea eta UEUk ere antzeko jarduera bat antolatu du aurten.

Horrez gain, Galtzagorri Elkarteak proposatuta Euskal Herriko hainbat liburutegi eta ikastetxetan ere egin dute bookcrossing-a. Horren adibide Tolosako Liburutegian egindakoa. Hemen duzue jardueraren inguruan Tolosako Liburutegiko arduraduna den Susana Larreri Tolosaldeko Txolarre Irratian egindako elkarrizketa.

Bestalde, aipagarria iruditu zaigu ClijCat-ek (Consell català del Llibre) aurtengo Sant Jordi egunaren aitzakian egin duen jarduera. L’Hospital Germans Trias i Pujol (Can Ruti) ospitaleko haurrek hainbat idazle eta ilustratzaileren bisita izan zuten. Bideo honetan jaso dituzte bisitaren unerik hunkigarrienak.