Hemeroteka


Elkarbanatu
2012-03-07

Liburuak oparitzeak irakurmena garatzen laguntzen du

Erresuma Batuan lan egiten duen National Literary Trust elkarte ongileak azterketa interesgarria egin du bertako 111 ikastetxetako 8 eta 17 urte bitarteko 18.100 ikasleren artean. Liburuak opari jasotzea irakurmen gaitasunekin lotuta dagoela eta nork bere liburuak izateak irakurketaren maiztasunean eragina duela ondorioztatzen du ikerketa honek, besteak beste.

Ikerketa osoa hemen kontsultatu daiteke: Clark, C.; Woodley, J. and Lewis F. (2011). The Gift of Reading in 2011: Children and young people’s access to books and attitudes towards reading. London: National Literacy Trust.

Aztertzen dituzten aldagaiak bitxiak dira, baina ateratzen diren ondorioak ikusita, kontutan hartzeko modukoak iruditzen zaizkigu.

1. Liburuak opari gisa jasotzea

Hainbat ikerketak frogatzen dutenez, liburuak eta irakurtzeko beste material batzuk eskura izatea oso garrantzitsua da haurren hizkuntzaren eta irakurmenaren garapenerako.

Opari bezala libururik inoiz jaso ez duten haur eta gazteen %18ak, espero den baino irakurmen maila eskasagoa du. Liburuak opari jasotzen dituztenen artean ordea, %8 dira espero den mailaren azpitik daudenak.

2. Nork bere liburuak izatea

Kasu honetan ere mundu mailan egin diren ikerketa trinkoek diote, liburuen jabe izateak eta irakurmenaren lorpenak lotura estua dutela.

Zenbakiak errepikatu egiten dira aldagai honi dagokionez ere: liburuen jabe direnen %8a dago espero den irakurmen mailaren azpitik; libururik ez dutenen artean ordea, %19ra igotzen da tasa.

Atal honetan haur eta gazteei etxean dituzten liburu kopuruaz ere galdetu zitzaien. Nahiz eta jasotako erantzunak zehatzak ez direla jakin, beraiek duten pertzepzioa eta irakurmen maila lotuta agertu dira ikerketaren emaitzetan. Etxean zenbat eta liburu gehiago egon, irakurmenaren lorpena hobea da.

3. Irakurketarekiko jarrerak

Irakurketaz gozatzen dutela aitortzen dutenen kasuan, irakurmenaren lorpena ere altuagoa da.

Irakurketaz gozatu eta irakurmenaren lorpena