Hemeroteka


Elkarbanatu
2013-11-20

Liburu Ibiltariak egitasmoko jardunaldien Markinako saioa atzeratu egin da

Galtzagorri Elkarteak Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin antolatzen dituen "Ezinbesteko irakurketak eskoletan: irakurketa kanonikoak" jardunaldien Markinako saioa atzeratu egin da. Azaroaren 14rako aurreikusi zena, azaroaren 28ra atzeratu da. Hori dela eta izen-emate epea ere azaroaren 25era luzatuko da.

Bestalde, azaroaren 21ean Galdakaon (Usansolon) egingo den jardunaldia bere horretan mantenduko da eta azaroaren 15era arte dago izena emateko aukera.

Jardunaldi hauetan Liburu Ibiltariak egitasmoan parte hartzen ari diren irakasleek ez ezik, interesa duen edonork har dezake parte. Izena emateko Galtzagorri Elkartera deitu behar da: 943471487. Edo idatzi galtzagorri@galtzagorri.eus helbidera.

Jardunaldiak Oihana Etxegibelek emango ditu eta aurten Ezinbesteko irakurketak eskoletan: irakurketa kanonikoak lelopean egingo dira. Horren helburua irakurzaletasuna sustatzea eta irakurle onak sortzea da, baina horretarako kalitatezko obrak eskaintzea ezinbestekoa dela uste du Galtzagorri Elkarteak. Hori dela eta, honako edukiak landuko dira jardunaldiotan:

- Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako ezinbesteko bibliografia.

- Liburuen aurkezpenak egiteko estrategiak.

- Liburuekin zer landu.

- Ilustrazioen baloreak.