Hemeroteka


Elkarbanatu
2020-03-25

Liburu-gomendio bat egunero

Momo. Idazlea: Michael Ende. Itzultzailea: Mikel Babiano. Begiko, 2019.

1973an argitaratu zen lehenengo aldiz, euskaraz, 1998an. Iaz itzulpen berria eta argitalpen berria egin zuten. Zer esan Momori buruz?

Entzuten dakien neskatila bat da Momo, eta ingurukoak ongi sentituarazten ditu horixegatik hain zuzen, entzuten dakielako. Halako batean, grisez jantzitako gizonak azaltzen dira. Denbora ohostu nahi diete pertsonei, eta gehienak engainatzen dituzte. Momok ez du, ordea, amua irentsiko eta Casiopea dortokarekin eta Ordua izeneko maisuarekin batera aurre egingo die denbora-lapurrei. Fantasia. Distopia.

Gaztetxoek egunotan irakurtzeko eleberri zoragarria da. Euren buruei galderak egiten dizkieten haurrak behar ditugu!