Hemeroteka


Elkarbanatu
2020-05-12

Liburu-gomendio bat egunero

Gaur, album bat!

Arkakusoa. Idazlea: Juan Kruz Igerabide. Ilustratzailea: Belén Lucas. Alberdania, 2019.

“Zer du aitonak buru soilaren erdi-erdian? Hara! Arkakuso bat da, eta ikaragarri handia du burua!”. Zuriñek ez daki, oraindik, oso-oso arkakuso berezia dela: hitz egiten dakien arkakuso bat! Zer kontatuko ote digu?

Album ilustratua da, anekdota xume batetik abiatuta irakurlea hausnarketan jarri nahi duena. Abentura domestikoaren egitura dauka, haurren fantasia testuinguruan garatzen dena, animaliek hitz egitea normala denean. Istorioa hiru pertsonaiak osatzen dute: aitona, neskatoa eta arkakusoa. Aitonaren buru gainean arkakuso bat arrapatzen du Zuriñek titare batekin. Askatasunaren truk arkakusoak kontatzen die burua nola eta zergatik handitu eta txikitzen zaion...

Ilustrazioak collagearen teknika darabil nagusiki, bestelako baliabideekin batera. Emaitza estetika retroko irudiak dira, kontakizuna kokatzeko balio dutenak, eta testuan ageri ez den informazio osagarria eskaintzen dutenak. Perspektibarekin eta proportzioekin jokatuz, eta baliabide zinetikoak erabiliaz, besteak beste, egiten dituzte ekarpenak ilustrazioek.