Hemeroteka


Elkarbanatu
2020-05-04

Liburu-gomendio bat egunero

Ahozko tradizioari begira, ahozko tradizioari belarria jarrita hasi nahi dugu astea. Hona gure gaurko gomendioa.

Euskal Herrietako ipuinak. Idazlea: Juan Kruz Igerabide. Ilustratzailea: Elena Odriozola. Denonartean, 2017.

Ahozko tradizioak gorde eta zabaldutako istorioak "mugarik gabeko istorioak" direla dio Igerabidek liburuaren hitzaurrean. Izan ere, munduan bizi dira eta hizkuntza batetik bestera jauzi egiten dute, aldatu egiten dira, laburtu, luzatu eta beste ipuin batzuekin nahasten dira. Hala, gaurkotu eta moldatu egiten dira ahozko tradiziotik datozen ipuinak.

Etxean kontatzeko bost ipuin jasotzen ditu Igerabidek bildutako eta Odriozolak eder ilustratutako kontakizunak. Baratxuri, Zapatari txikia, Txoritxoaren arrautza, Erregea eta gatza eta Errotariaren txakurra eta txori kantaria ipuinak.

2018an Euskal Herrietako ipuin gaiztoak argitaratu zituzten Igerabidek eta Odriozolak argitaletxe berean. Eta 2019an Euskal Herrietako ipuin harrigarriak: deabru, katu, hartz eta tresna magikoak, Denonarteanekin baita ere.

Segi, segi ipuinak kontatzen!