Gabi eta Bernardaren komeriak. Idazlea: Antton Kazabon. Ilustratzailea: Jokin Mitxelena. Mezulari, 2019.
Gabi eta Bernarda bi txerritxo dira. Gabik nahikotxo arazo fisiko ditu, hala nola muturra okertuta dauka, isats tente eta zurruna du, ez du ongi entzuten eta errena ere bada. Hori guztia gutxi ez balitz, ustekabean mutu geratzen da. Gabiren gorputzaren arazo hauek guztiak konpontzen joango da Bernarda modu komikoan eta drastikoan.
Tamaina handiko album ilustratu honek txerritxoaren zorigaitzak kapituluka ematen ditu, zerrenda baten moduan, eta errimatuta kontatzen ditu gainera. Marra lodiko ilustrazioek eta narrazioaren indarrak umorea jartzen dute lehen lerroan.