Bueltan gara, gaur Behinola aldizkarian argitaratu ditugun liburu objektuen iruzkin sortatik bat aukeratu dugu. Behinola eskuratu nahi baduzu, animatu eta egin harpidetza.
Cirque. Sortzailea: Amandine Laprun. Actes Sud, 2018.
Mikel Ayerbe
Hitzik gabeko album honetan zirkua da erabateko protagonista, bai edukian eta bai egituraketan. Liburuaren orrialdeak zirkuko karpa baten siluetaren arabera ebakita daude eta orrialdez orrialde eta xehetasun liluragarriz, zirkuaren muntaketa, zirkuko espektakulu bakoitza eta irudimenezko bidaia kontatzen duten ilustrazio koloretsu eta neurtuek.
Orrialde guztietan agertzen den katu beltza izango da guztiaren testigu, eta protagonista. Egituraketari dagokionez, azalak eta kontrazalak lazo bana dute eta liburua lurrean (edo mahai gainean) jarri, orrialde guztiak banan bana pasa eta, zirkulu bat osatuz, zirkua osatzen da azkenean, egitura egonkortzeko bi lazoak korapilatu ostean. Orrialde bakoitzak duen kolore batuketaren ondorioz, irudimenean ez ezik, begien aurrean gauzatuko da zirku txikia.