Hemeroteka


Elkarbanatu
2009-08-09

Liburu Gazteak eta Idazle Gazteak: aurtengo irabazleak eta hurrengo urteko hautagaiak

Ekitaldia eguerdiko 12:00etan hasi zen. Bertaratutakoek, ekitaldi hasieran, "Sommer jaunaren istorioa" antzezlan zoragarria ikusteko aukera izan genuen, Jose Ramon Soroizen eskutik. Liburu hau izan da DBH-4ko ikasleek ikasturtean zehar irakurtzen aritu diren liburuetako bat. Txalo zaparrada jaso ondoren ekin genion Iban Garate aktoreak aurkeztutako sari banaketari, Liburu Gaztekoekin hasita:

 

 

DBH-1eko saria Manuel L Alonsok idatzi eta Jose Antonio Sarasolak itzulitako Hegoaldera liburuak irabazi zuen. Saria jasotzera, Ibaizabak Argitaletxeko literatura arduradun den Eukene Herrerak jaso zuen saria.

DBH-2ko irabazlea Kaio baten historia eta hegan egiten irakatsi zion katuarena liburua izan zen. Saria Jesus Mari Mendizabalek jaso zuen, liburuaren itzultzaileak.

DBHko 3. mailako Liburu Gazte irabazlea Josetxo Oruetak idatzi eta Joxean Sagastizabalek itzulitako Pol eta Val izan zen. Saria Josetxo Oruetak jaso zuen.

Eta azken saria, DBHko 4. mailari zegokiona Mirentxu Larrañagak jaso zuen, John Bpyne-k idatzi eta berak itzulitako Pijama marradunaz jantzitako mutikoan egindako lanagatik.

 

Geroago jakin genuen zein izan zen Granadara 5 egunetarako bidaia irabazi duen ikastetxea: hain zuzen, Donostiako Mariaren Lagundia Ikastetxeko ikasleek irabazi dute, eta ekitaldian zen bidaian joango diren ikasleen taldea. 360 euroko bonoen irabazleak berriz, Donostiako Zurriola Ikastola eta Hondarribiako San Jose Ikastetxeak izan dira.

 

Ondoren, Idazle Gazte irabazleei sariak banatzeari ekin genion:

- Narrazioa A Kategorian: 1go saria Toki Alai Ikastolako Mikel de Alba Ruizek, 2. saria Elizalde BHIko Ixabel Arbidek eta 3. saria Axular Lizeoko Itziar Hernandezek irabazi zuten.

- Narrazioa B kategorian: 1go saria Uxue Agirrek jaso zuen, bigarrena Amaia Muguruza eta hirugarrena Elene Etxanizek. Uxue eta Elene Aranzadi Ikastolakoak, eta Amaia Pasaia Lezo Lizeokoa.

- Poesia A kategorian: Leire Ganzarain gailendu zen, ondoren, Andoni Alonso eta hirugarren saria Mikel Ezeizak jaso zuen. Hirurak La Salle Berrozpetik etorriak.

- Poesia B Kategorian azkenik: Lierni Tellok irabazi zuen lehenengo saria; bigarrena Jokin Arbelaitzek eta hirugarrena Jon Atxagak, hirurak Haurtzaro Ikastolako ikasleak direlarik. Hiru ikasleak kurtso bukaerako bidaian zeuden eta beraien amek jaso zituzten sariak.

 

Zein dira datorren urteko hautagaiak?

2008an 12 eta 16 urte bitarteko gazteentzat euskaraz eta lehenengo aldiz argitaratutako liburu guztiak irakurri ondoren, Galtzagorriko aditu talde batek prest ditu datorren ikasturtean berriz ere burutuko den Liburu Gaztea lehiaketarako hautagaiak. Hauexek dira Liburu Gaztean datorren urtean parte hartzen duten ikasleek irakurriko dituzten lanak, DBHko mailaz maila :

- DBH-1erako:

Hizkuntza sekretuak. Arrate Egaña. Elkar

Kensukeren mundua. Michael Morpugo. Itz.: Uxue Alberdi. Elkar

Oskar eta Andre Arroxa. Eric-Emmanuel Schmitt. Itz.: Miren Artetxea. Elkar

 

- DBH 2rako:

Irurac bat. Jokin de Pedro. Elkar

Ez gara elkarrekin zahartuko. Arnaud Cathrine. Itz.: Aiora Jaka. Elkar

Nikolas Txiki. "Historia ezezagun gehiago". Jean-Jacques Sempe. Itz.: Koro Navarro & Jose Zabaleta. Elkar

 

- DBH-3rako:

Hegoalderantz ihesi. Juan Madrid. Itz.: Koldo Biguri. Giltza.

Munduko Zazpi herrialdeko ipuinak. Joseba Sarrionandia. Pamiela

Altxor Uhartea. Robert Louis Stevenson. Itz.: maria Garikano. Elkar

 

- DBH-4rako:

Zer da, ba, maitasuna? Miren Agur Meabe. Elkar

Violet Park-en bidetik. Jenny Valentine. Itz.: Iñigo Errasti. Alberdania.

Hilketa lokartua. Agatha Christie. Itz.: Xabier Aristegieta. Igela