Ikasturte hasiera korapilatsua dela eta, tarte handirik ez da egon egitasmoaren berri izan eta parte-hartze orria betetzeko. Beraz, astebete gehiago izango duzue oraindik izena eman ez duzuenok lehiaketara animatzeko.
Oraindik zalantzak dituzu?
Hemen dituzu 10 ARRAZOI gazteen irakurzaletasuna sustatzeko gipuzkoa mailan egiten den ekimen bakarrean parte hartzeko:
1- Gure gazteengana IRISTEKO: XXI. Mendeko natibo digitalak irakurketara zaletzeko, ikus-entzunezkoak eta teknologia berriak erabiltzea ezinbestekoa delako.
2- Irakasleak FORMATZEKO: irakurketaren sustapenean, gazteentzako liburuetan, ikus-entzunezkoen erabileran, book trailerrak egiteko teknika ezberdinetan.
3- Helburuak LORTZEKO: urtez urte parte hartu duten ikastetxeek aitortu digute gazteak irakurzaletzeko balio duela, funtzionatzen duela.
4- Euskararen erabilera SUSTATZEKO: Euskarazko liburuen inguruko Euskarazko book trailerrak egingo dituztelako eskolan.
5- Irakasleei lana ERRAZTEKO: urtez urte euskaraz argitaratutako liburu onenak erakutsiz eta horiekin egin daitekeen lanketa proposatuz, unitate didaktikoen bidez.
6- Gazteen ahotsa ENTZUTEKO: liburuen gomendatzaile bihurtzen ditugulako. Zer gustatzen zaien esaten digutelako.
7- Liburuen gaineko bideoak SORTZEKO: Euskarazko liburu bat irakurtzeaz gain, horren gaineko lan sortzaile bat bideratu behar dutelako
8- Parte-hartze malgua ONARTZEN duelako:
9- Gizarte kritikoa sortzen LAGUNTZEKO: gazteak irakurtzen zaletzen baditugu, etorkizuneko gizarte kritiko eta sortzailearen hazia landatzen dugulako.
10- Eta gainera, sari bikainak IRABAZTEKO: parapente saltoak, belaontzian irteerak, tirolina, liburu eta diskotan gastatzeko bonoak, e-readerrak…
Eta orain... Zalantzarik geratzen zaizu? Dagoeneko ez baduzu fitxa bidali, anima zaitez! Ea aurten iazko marka eta kalitateari eusten diogun! Bidali parte-hartze orria liburugaztea@galtzagorri.eus helbidera irailaren 25a baino lehen.
Irakurri, sakatu rec eta parte hartu! Tra, tra! Trailerrak grabatzera!