Hemeroteka


Elkarbanatu
2017-10-02

Liburu Gaztea Book Trailer lehiaketan parte hartzeko azken egunak

Irailaren 22an bukatuko da Liburu Gaztea Book Trailer Lehiaketan izena emateko epea. Oraindik ez baduzue fitxa bidali, anima zaitezte, ez ezazue ondo pasatzeko, sari bikainak irabazteko eta, batez ere, zuen ikasle gazteen irakurtzeko zaletasuna sustatzeko aukera hau pasatzen utzi!

 

 

Jarraian duzue iazko edizioan DBH 3-4 kategorian irabazleak izan ziren Nuestra Señora de Aranzazu ikastetxeko ikasleek burutu duten lehiaketaren SPOTA:

 

 

Nola parte hartu:

 

Liburu Gaztea Lehiaketan parte hartzeko book trailerrak sortu behar dira. Jarraian aipatuko ditugun zerrendetako liburuen artean, titulu bat aukeratu behar da. Book trailerra horietako liburu batean oinarrituko denez, aurrez liburua irakurri eta landu beharko da, noski.

Jarraian dituzue aurtengo liburu proposamenean. Horrez gain, literatur adituek Euskal Gazte Literaturan ezinbestekotzat jotzen diren liburuen zerrendako liburuak ere lehiaketan sartuko dira. Horietakoren baten booktrailerra ere egin daiteke. Baina, beti ere, maila bakoitzak dagokion adin tarteko liburua aukeratu beharko du. Hemen dituzue lehiaketan parte hartzeko liburuen bi zerrendak.

 

- Aurtengo proposamenak

 

- Ezinbestekoak

 

Book trailerra sortu ondoren Liburu Gaztea web guneko Book trailer atalera igo behar da. 2018ko martxoaren 9a baino lehen. Horretarako, atal honetako Igo zurea azpiatalean aurkituko duzun formularioa bete eta igo zure book trailerra web gunera.

 

Hemen dituzue lehiaketaren OINARRIAK.

Eta hemen, parte hartze fitxa.

 

IRAKURRI, SAKATU REC ETA PARTE HARTU!!!