Hemeroteka


Elkarbanatu
2018-05-18

Liburu Gaztea Book Trailer Lehiaketako finalistak

Joan den astean hautatu zituen epaimahaiak Liburu Gaztea Book Trailer Lehiaketako finalistak. Maiatzaren 18an, Tabakalerako zinema-aretoan egingo den sari banaketa ekitaldian ezagutuko ditugu irabazleen izenak.

Izan ere, kategoria bakoitzeko 3 finalista sailkatu dira, eta egun horretan jakingo dugu sariak nora joango diren. Finalisten izenak ezagutu nahi?

 

DBH 1-2ko ikasleek lehiaketara aurkeztutako lanen artean, Ikastetxeen kategorian, UXEUBECA (Jakintza ikastola), 014 LSD (La Salle Donostia) eta JOMN (Murgia BHI) taldeek aurkeztutako lanak sailkatu dira maiatzaren 18ko finalera. Ordiziako Jakintza Ikastolako gazteek, Iqbalen historia liburuari buruzko book trailerra aurkeztu zuten. La Salle Donostia ikastetxekoek, Pijama marradunaz jantzitako mutikoa liburua aukeratu zuten euren lanaren ardatz gisa, eta Murgia BHIkoek, berriz, Ezekiel.

Maiatzaren 18an jakingo dugu nor den irabazlea. Lau lagunentzako abentura txangoa eta liburu eta diskotan gastatu ahal izateko 200 euroko bonua (ikasgelarentzako) daude jokoan.

 

Norbanakoen kategorian, Donostiako La Salle ikastetxeko Nora de Gracia gazteak - LSD 01 BAKARKA- eskuratu du saria; e-reader bat eta liburu eta diskotan gastatzeko 100 euroko bonua jasoko ditu Pijama marradunaz jantzitako mutikoa liburua irakurri ostean taxututako lanari esker.

 

DBH 3-4ko gazteek aurkeztutako lanen artean, berriz, Ikastetxeen kategorian, CLARET 1 IKASTOLA (Claret ikastola), MIPA (Nuestra Señora de Aranzazu ikastetxea) eta MIPAN (Nuestra Señora de Aranzazu ikastetxea) taldeen lanak iritsi dira finalera. Claret 1 ikastolako taldeko ikasleek, Gose jokoak liburuaren gaineko book trailerrak aurkeztu dute. Beste bi finalistak Nuestra Señora de Aranzazu ikastetxeko ikasleen lanak dira, eta Anaren bakardadea liburuaren gaineko book trailerrak aurkeztu dituzte.

Lehen postuan geratzen den taldeak, lau lagunentzako abentura txangoa eramango du, eta baita ikasgelarentzako 200 euroko bonua ere, liburu eta diskotan gastatu ahal izateko.

 

Onenak irabaz dezala!