Hemeroteka


Elkarbanatu
2018-09-29

Liburu Gaztea Book Trailer Lehiaketa hastera doa

Irailaren 21ean amaituko da 2018-2019 ikasturteko Liburu Gaztea Book Trailer Lehiaketan Ikastetxeen kategorian izena emateko epea. Ikasturte honetan ere parte hartzaileek Galtzagorrik proposatutako liburu bat irakurri eta horri buruzko book trailerra egin beharko dute 2019ko martxoaren 8a baino lehen. Ikastetxeen kategorian derrigorrezkoa da izena ematea. Norbanakoen kategorian nahikoa da book trailerra azken eguna baino lehen bidaltzearekin. Irakaslea bazara, animatu zure ikasleak parte hartzera. Gaztea bazara, animatu zu zeu! Irakurri, sakatu rec eta parte hartu!

Lehiaketaren zazpigarren edizioa da hau eta iaz bezala egingo da: sariak epaimahai batek erabakiko ditu eta horrela banatuko dira:

IKASTETXEKA:

- DBH1-DBH2: sari bakarra, abentura txangoa lau lagunentzat, eta liburu eta diskotan gastatzeko 200 euroko bonoa ikasgelarentzat.

- DBH3-DBH4: sari bakarra, abentura txangoa lau lagunentzat, eta liburu eta diskotan gastatzeko 200 euroko bonoa ikasgelarentzat.

NORBANAKOKA: abentura txangoa bi lagunentzat eta 100 euroko bonoa liburu eta diskotan gastatzeko.

Publikoaren saria ere izango dugu, irekia, bozketa bidez hautatuko dena:

- Ikastetxeen kategorian: 200 euroko bonoa liburu eta diskotan gastatzeko.

- Norbanakoen kategorian: 200 euroko bonoa liburu eta diskotan gastatzeko.

* BOZKETAN PARTE HARTU DUTENEN ARTEAN e-reader bat zozkatuko da.

LIBURU HAUTATUAK

2017an euskaraz gazteentzat argitaratu zen guztia irakurri ostean, honakoa da Liburu Gaztea batzordeak hautatutako liburuen zerrenda:

DBH 1-2 (12-14 urte)

- Limoiondoaren loreak. Lur Gallastegi. Ilustratzailea: Sussana Martín. Elkar, 2017

- Jessicaren itzala. Andrew Norriss. Itzultzailea: Usoa Wyssenbach. Desclee, 2017

DBH 3-4 (14-16 urte)

- Santa familia. Eider Rodríguez. Ilustratzailea: Julen Rivas. Ikastolen Elkartea, 2017

- Efektu bereziak. Jordi Sierra i Fabra. Itzultzailea: Iraitz Urkulo. Ibaizabal, 2017

Horrez gain, orain arte bezala, Ezinbestekoen zerrendatik ere hartu ahal izango da irakurgaia, maila bakoitzak ikasleen adinari dagokion libururen bat hautatu ahal izango du zerrenda horretatik.

Ezinbestekoen zerrenda, literatur aditu zenbaitek osatutakoa da, gazteentzat orain arte euskaraz argitaratu diren libururik gomendagarrienak biltzen dituena. Beraz, parte hartzaileek nobedadeen artean edo betiko irakurgai onen artean egin ahal izango dute irakurgaien hautua.

Irakasleentzat BOOK TRAILER LANTEGIA

Lehiaketan izena ematen duten ikastetxeetako irakasleentzat formazio saio praktikoa egingo da urrian: Book Trailer Lantegia. Saio horretan book trailerrak egiteko edizio programak azalduko dira, Zazpi t´erdiko kideen eskutik.

Halaber, ikasturte honetan lehiaketan izena ematen duten ikastetxeek bakarrik jasoko dute liburu bakoitzaren unitate didaktikoa, ez dira Liburu Gaztea web gunean deskargatzeko moduan egongo.

Iazko marka guztiak hautsi eta orain arteko book trailerrik onenak jasotzeko gogoz gaude, beraz, ANIMATU ETA PARTE HARTU!!