Hemeroteka


Elkarbanatu
2012-05-22

Liburu digitalei buruzko ikastaroa

Liburuak formtu digitalean argitaratzen ikasteko tailerra antolatu du Laboratorio de Escritura izeneko literatura guneak. Idazle, editore, diseinatzaile, eta eduki digitalen edizioan interesa duten guztiei zuzendutako ikastaroa da.

Steven Tolliver, Hooked argitalpen digitalen aholkularitza zerbitzuko zuzendariak eta Publica tu ebook en Amazon liburuaren egileak emango du ikastaroa.

Bertan e-booka zer den, formatu nagusiak eta horien jabeak zein diren, e-book baten elementu nagusiak zein diren, argitaletxeen merkatua nolakoa den, argitaratze plataformak, e-booken salmentak, idazlan bat ebook bihurtzeko prozesua, Amazonen argitaratzeko urratsak, eta argitaratu osteko urratsak landuko dira.

Ikastaroaren amaieran ikasleak bere e-bookak argitaratzeko eta horri sarean etekinik handiena ateratzeko behar duen informazioa izango duela iragartzen dute antolatzaileek.

Ikastaroa 90€ kostako da eta izen-ematea zabalik dago. 932139489 telefonora deituta edo cursos@laboratoriodeescritura.com helbidera idatzita egin daiteke.