Hemeroteka


Elkarbanatu
2025-04-28

Liburu-denda batera eraman dugu Gonagorri podcasta

Haur- eta gazte-literatura ardatza duten liburu-dendek jakin-mina sortzen ziguten eta galderez beteta joan ginen Durangoko Arteka liburu-dendara. Maialen Elortzak hartu gintuen, eta haren eskutik halako liburu-denda bat sortzeko, gidatzeko eta bizitzaz betetzeko egiten duen lana aletu zigun. Nolako denda da? Zer da garrantzitsua? Nola egiten du aukeraketa? Zer gertatzen da liburu-denda batean? Zeintzuk dira zailtasun handienak? Eta gusturen egiten duen lana?

Elkarrizketaz gain, Lore Agirrezabalek euskaraz dagoen liburu-dendei buruzko obren urritasuna seinalatu, eta liburu-saltzaile baten komiki biografikoa gomendatu digu. Lili Aizpuruak iaz argitaratutako euskarazko nobela bat ekarri du, eta segida eman dio gaztetxoek gomendio egile egiten duten atal berriari. Intza Alkainek egin du kontaketa, denboraldi osoan egingo ditu, eta arauez, arauak hausteaz eta, azken batean, maitasunaz, mintzo den ipuin bat ekarri digu. 

Gozatu!