Hemeroteka


Elkarbanatu
2015-09-14

Leire Urbeltzen lanak ikusteko azken egunak

Leire Urbeltz ilustratzailearen lanak ikusgai daude Aiete Kultur Etxeko ILustratzailearen Txokoan irailaren 13a arte. Urbeltzek ilustratutako hainbat liburu, Behinola aldizkarirako egindako ilustrazioak, bere lan pertsonalak, eskulturak eta beste hainbat arte disziplinatako lanak daude ikusgai. Ilustratzaile nafarraren mundu onirikora garamatzaten irudi eta objektuak denak.

Galtzagorri Elkarteak Donostia Kulturarekin batera sortutako Ilustratzailearen Txokoak hartu duen hamaikagarren ilustratzailea da Leire Urbeltz. Ilustratzailearen Txokoa 2012ko urrian inauguratu zenetik, bertatik igaro dira Iban Barrenetxea, Eider Eibar, Elena Odriozola, Antton Olariaga, Maite Gurrutxaga, Aitziber Alonso, Jokin Mitxelena, Estibalitz Jalón, Jon Zabaleta eta Belen Lucas.

Urbeltzen ondoren, Galtzagorri Elkarteak urtero antolatzen duen Marraz(i)Oak topaketatetan hainbat irudigilek egindako lanen erakusketa hartuko du txokoak Galtzagorri Elkartearen 25. urtemuga ospakizunen harira.