Hemeroteka


Elkarbanatu
2012-02-18

Leire Salaberria irudigilea Haur Liburuaren Boloniako Azokan izango da

Martxoaren 19tik 22ra egingo den Haur Liburuaren Boloniako Azokan (Italia) hartuko du parte Galtzagorri Elkaerteko bazkide den Leire Salaberria ilustratzaile gipuzkoarrak. Azokaren baitan antolatzen den ilustratzaileen erakusketan mundu mailan berritzaileenak diren ilustratzaileek hartzen dute parte eta bertan egoteko hautatu dute aurten Leire Salaberria, beste 71 ilustratzailerekin batera. Guztira, 360 ilustraziorekin osatutako erakusketa izango da aurtengoa.

1967. urtetik egiten da Haur Liburuaren Boloniako Azoka eta haurrei zuzendutako argitalpenen eta multumedia industriaren alorrean egiten den azokarik garrantzitsuenetarikoa da. Aurten 66 herrialdek hartuko dute, 1.200 postu jarriko dituzte eta alor horietako 5.000 profesional erakarriko ditu azokak.