Hemeroteka


Elkarbanatu
2011-06-16

Lehendakari ohia eta lehendakari berria Euskadi Irratian

Ia orduerdi iraun zuen Galtzagorriko lehendakari berria den Aitziber Alonso eta lehendakari ohia den Asun Agirianori Euskadi Irratian egin zieten elkarrizketak. Galtzagorri Euskal Haur eta Gazte Literaturako Elkartearen proiektuei buruz egin zuten berba, baita bertako kideen profilari buruz, Haur eta Gazte Literaturaren egoerari buruz...

Bakoitzak bere ikuspegitik hitz egin zuten Galtzagorritaz eta Haur Literaturaz. Izan ere, jakina den gisan, Aitziber Alonso ilustratzailea da eta Asun Agiriano, aldiz, bibliotekaria.

Elkarrizketa interesgarria da Galtzagorri Elkartean azken 5 urteetan egin denaren laburpen eta hurrengo urteetan egin nahi denaren aurrerapen gisa balio dezakeelako.

Beraz, hementxe duzue lotura elkarrizketa entzun eta gozatzeko: http://www.eitb.com/audios/audio.php?id=658716&lang=eu