Hemeroteka


Elkarbanatu
2019-11-13

Lazarillo Sarietara lanak aurkezteko epea luzatu dute

 

OEPLIk orain 60 urtetik urtero antolatzen dituen Lazarillo Sarietara lanak aurkezteko epea luzatu dute. Luzapena literatura-sorkuntza atalari dagokio eta lanak bidaltzeko azken eguna abenduaren 16a da. Literatura-sorkuntzaren atalean haurrei eta gazteei zuzendutako obrak txandakatzen dira urtero. Aurtengo deialdian gazte-literatura lanen txanda da.

Album ilustratuen ataleko epea ez da aldatu: abenduaren 31 izango da.

Aurten igo egin dute sarituek jasoko duten diru kopurua. Hain zuzen, Kultura eta Kirol Ministerioak babesteaz gain, McDonald's multinazionalak babestuko du eta irabazleek 6.000 euro jasoko dituzte. Saria ez da bakarrik ekonomikoa, izan ere, saritutako lanak estatuko argitaletxe nabarmenenek argitaratuko dituzte.

Lazarillo Saria argitaletxeen interesetatik at antolatzen den lehiaketa da, alegia, erabat independentea da, eta 1958an martxan jarri zuten haur- eta gazte-literaturari hauspoa emateko. OEPLIk 1986an bere gain hartu zuen sariaren antolaketa.