Hemeroteka


Elkarbanatu
2013-08-27

Lazarillo Sarietan parte hartzeko epea zabalik da

2013ko Lazarillo Sarietan parte hartzeko deia egin du OEPLIk. Haur eta Gazte Literaturako Espainiako sari zaharrena da Lazarillo Saria. 1958. urtean sortu zuen INLEk (Espainiako Liburuaren Nazioarteko Institutuak). 1985.urtetik aurrera ordea, OEPLIk hartu zuen sari hauek antolatzearen ardura. Galtzagorri elkarteak, OEPLIko partaide izanik, sari hauetako epaimahaian parte hartzen du urtero.

Sariketa honen helburua haur eta gazteei zuzendutako liburuen kalitatezko produkzioa bultzatzeaz gain, haurrentzako album ilustratuen produkzioa sustatzea ere bada. Egun bi sail ditu lehiaketa honek: bata, Album Ilustratuarena; bestea, Literatur Sorkuntzarena. 3.000 euro irabaziko ditu irabazleak kategoria batean zein bestean.

Aurtengo lehiaketa ere martxan da. 2013ko irailaren 30ean bukatzen da bi sailetako lanak entregatzeko epea. Lehiaketan parte hartu nahi dutenek OEPLIko Idazkaritzara (Santiago Rusiñol, 8, 28040 Madril) bidali behar dituzte lanak.

Informazio zabalagoa duzue jarraian atxikitako oinarrietan.