Hemeroteka


Elkarbanatu
2013-07-07

Lau euskal ilustratzaile Bratislavan

Bi urtean behin Bratislavako Biurtekoa egiten da iraila eta urrian zehar. Ospe handia duen Haur eta gazte liburuen ilustrazioen nazioarteko erakusketa hau Eslovakiako Errepublikako Cultura Ministerioak, UNESCOren Eslovakiako Batzordeak eta haurrentzako Artearen Nazioarteko Etxeak antolatzen dute.

Bertan, lan originalen erakusketa bat paratzeaz gain, haur eta gazte literaturako nazioarteko adituak biltzen dituen sinposio bat ere burutzen da.

Biurtekoan parte hartzeko aukera ezberdinak daude ilustratzaileentzat. Aurkeztu daitezke bakarka nahi izanez gero. Baina, Galtzagorri Elkarteko kide direnek, eta Galtzagorri OEPLI (Organización Española para el Libro Infantil) erakundearen parte denez, OEPLIk Espainiako Estatuko 15 ilustratzaileren lanak aurkezteko aukera du. Honek esan nahi du Galtzagorriko kideek badutela aukera lanak OEPLIra bidaltzeko eta bertatik bideratzen dela kontu guztia.

Bada, aurten guztira lau euskal ilutratzaileren lanak eroango ditu OEPLIk Bratislavara. Hain zuzen ere, Iraia Okinaren Ilargia esnatu da (Elkar), Iban Barrenetxea El cuento del carpintero (A buen Paso) eta Blancanieves (Nórdica Libros) liburuekin, Elena Odriozolaren Eguberria (Nerea) eta Maite Gurrutxagaren Amattoren uzta (Alberdania, Erein, Igela).

 

15 ilustratzaile

Esan bezala, OEPLIk guztira 15 ilustratzaileren lanak bidal ditzake Bratislavara. Hauek dira hain zuzen, aurten bidaliko dituen ilustratzaileen lanak:

• Francesc Rovira. Las fabulosas aventuras del caballero Zifar (Edebé) eta Los viajes de Gustavo (Destino)

• Iraia Okina. Ilargia esnatu da (Elkar)

• Iban Barrenetxea. El cuento del carpintero (A buen Paso) eta Blancanieves (Nórdica Libros)

• David Pintor. As estrambóticas viaxes de Gulliver (Bululú)

• Ángela Cabrera. Hamelín (La Fragatina)

• Elena Odriozola. Eguberria (Nerea)

• Javier Zabala. Ärboles (Libros del Zorro Rojo)

• Maite Gurrutxaga. Amattoren uzta (Alberdania, Erein, Igela)

• Tesa González. Luciérnagas en el paraíso (Edebé) eta El sueño de Lu Shzu (Edelvives)

• Arianne Faber. El pelut (Thule)

• Ignasi Blanch. Donetes (Lumen)

• Lola Roig. Paraules per endevinar (Barcanova)

• Imapla. Lola: Tooodo el día en el zoo (Océano)

• Mercè Galí. Lluís Llach. De gran vull ser… Cantautor! (Efadós) eta Guirigall al mercat (Efadós)

• Roger Olmos. El rompecabezas (OQO Editora) eta Besos (OQO Editora)

 

Sariak

Biurteko honen baitan, nazioarteko epaimahai batek honako sariak ematen ditu: GRAN PRIX bat (3.000 $), 5 URREZKO SAGAR (Bakoitza 1.500 $ eko balioarekin) eta 5 Plaka (bakoitza 1.000 $koa).