Kultura Sustatzeko Zuzendaritzaren KULTURA SORKUNTZA 2023 dirulaguntzen berri eman du Jaurlaritzak EHAAn. Deialdiaren barruan, literatura arloan, bi modalitate izango dira:
1. Euskaraz idatzitako gazte literatura.
2. Euskaraz idatzitako Ipuinak eta eleberri motzak.
Modalitate bakoitzean 8.000 euroko 5 dirulaguntza emango dituzte. Otsailaren 13a da eskaerak aurkezteko azken eguna.
Irudi sorkuntzarako bekak
Eusko Jaurlaritzak irudi sorkuntzarako dirulaguntzen deialdia egin du eta urtarrilaren 26ra arte bidali ahal izango dira proiektuak. Bi lerro daude dirulaguntzetan: bata, 15.000 euroko lau laguntzakoa, komiki bat edo nobela grafiko bat sortzeko; bestea, kopuru bereko hiru laguntzeana album edo liburu ilustratu bat sortzeko.
Eskaerak elektronikoki tramitatu daitezke, jaurlaritzaren plataforman ageri dira atxiki beharreko dokumentu guztiak eta dirulaguntzen baldintzak.