Kultura sorkuntza bultzatzeko dirulaguntzen berri eman du Jaurlaritzak EHAAn. Deialdiaren barruan, Haur eta Gazte literatura arloan, bi modalitate izango dira:
1. Gazteei zuzendutako euskarazko literatura testuak sortzea
2. Euskarazko ipuinak eta eleberri motzak sortzea.
Modalitate bakoitzean 9.000 euroko 5 dirulaguntza emango dituzte eta horietako gutxienez bi 30 urtetik beherako pertsonek idatzitakoak izan beharko dira.
Martxoaren 20a izango da eskaerak aurkezteko azken eguna.