Hemeroteka


Elkarbanatu
2021-03-16

Kultura arloko dirulaguntzen deialdia egin dute

Kultura eta Hizkuntza Politikako Sailak kultura arloko profesionalei zuzendutako COVID-19 laguntzen deialdia egin du. Deialdian araututako laguntzak finantzatzeko baliabide ekonomikoak 1.100.000 eurokoak dira guztira. Deialdia jakinarazi eta hilabeteko epea izango dute profesionalek eskaerak egiteko. Deialdian bertan aurkituko dituzte onuradunak izateko baldintzak, aurkeztu beharreko dokumentazioa nahiz agiri gehigarriak zein diren. Izapideak betetzeko bideak ere azaldu dituzte. 

Deialdian bertan diotenez, Kulturaren Euskal Behatokiaren arabera, % 40,8 izan zen negozio-zifraren hasierako eragin negatiboa, enplegu-zifra % 40,3 jaitsi zen, eta etorkizuneko kontratazioak, berriz, % 80,4.