Hemeroteka


Elkarbanatu
2021-03-26

Kontu kontari HGL Eskolan ikastaoan

HGL Eskolan ikastaroan haur literaturaren ahozko baliabideak lantzen jarraitu dute, hitzekin jolasean, Yolanda Arrieta irakaslearen bigarren saioan, ikasleek ahozko generoak eskoletan lantzeko trebetasunak eskura ditzaten. Hasteko harritzeko gaitasunari tarte bat egin diote eskolan eta, oro har, gizartean, harritzeko ahalmena galtzen ari delako. Harritzeko gaitasuna berreskuratzea, edertasunari erreparatzea eta isiltasunari tartea egitea izan dira, besteak beste, Arrietak saioan egin dituen aldarrikapenak.

Saioaren hasieran, biribilean jarrita, espazio eszeniko bat eraiki dute eta ikasleek ariketa desberdinak aurkeztu dituzte. Irakasleak begirada, etenak, hari afektiboak eta barne-irudien garrantziaz jabetzeko aholkua egin die. Kontaketa saio dibertigarriak egon dira.

Praktika eta teoria uztartuz, konturatu orduko gogoan hartzeko baliabideen maleta bete, amaitu da ikastaroaren zazpigarren saioa, eta, maleta prest, oporrak hartzeko tenorea heldu da. Apirilaren 15ean itzuliko gara, hirugarren irakasgaiaren azken saioarekin, hain zuzen Intza Alkain irakaslearen eskutik antzerkia eta dramatizazioa landuko ditugu.