Hemeroteka


Elkarbanatu
2014-02-05

Kontakizun Laburren Lehiaketa antolatu du Igartubeiti Baserri Museoak

Ondarearen inguruko lan modu berriak aztertzeko eta sorkuntza zein esperimentazio gune berriak sortzeko asmoz, Igartubeiti Baserri Museoak, Areago egitasmoaren bitartez, kontakizun laburren lehiaketa jarri du abian.

18 urtetik gorakoek har dezakete parte eta bakoitzak, gehienez, bi lan (originalak eta argitaratu gabea) aurkez ditzake.

Kontakizunak Igartubeiti Baserri Museoan edota bere irudikarian oinarritu behar dira eta Igartubeiti Baserri Museoan guztiz edo partzialki kokatu.

Lehenengo saria 800 eurokoa da, bigarrena 600 eurokoa. Kontakizunak aurkezteko epea 2014ko otsailaren 5ean amaituko da.