Hemeroteka


Elkarbanatu
2014-10-02

Komikiei buruzko literatur solasaldiak Donostian

Intxaurrondo auzoko liburutegiak Komikiei buruzko literatur solasaldik antolatu ditu ikasturte honetarako. Solasaldi horiek Josu Mitxelenak gidatuko ditu. Azaroan hasita, Juan Luis Landa, Zaldieroa, Ainara Azpiazu "Axpi", eta Joseba Larretxe izango dira saio bakoitzeko solaskideak. Halaber, Antonio Altarribak gidatutako beste saio batzuk ere egingo dira, gaztelaniaz, hainbat komiki liburu aztertzeko.

Urriaren 14an hasiko dira saioak Altarribarekin. Shaun Taun-en "Emigrantes" liburua aztertuko da saio horretan. Azaroaren 11n, berriz, Josu Mitxelenak euskaraz gidatuta, Juan Luis Landarekin solasaldia egingo da. Abenduaren 9an, Altarribarekin berriro, Winshluss-en Pinocchio aztertuko dute.

2015eko saioei dagokienez, urtarrilaren 13an, Zaldieroa izango da solaskide Josu Mitxelenak gidatutako euskarazko tertulian. Otsailaren 10ean Jio Taniguchiren Barrio lejano aztertuko dute Altarribarekin. Martxoaren 10ean Axpi ilustratzailea gonbidatuko dute. Apirilaren 14an, Guy Delisleren Piongyang aztertuko dute. Maiatzaren 12an, Joseba Larretxerekin solasteko aukera izango da, eta, azkenik, ekainaren 9an, Miguelanxo Pradoren Ardalén liburua izango da aztergai.

Saio guztiak 19:00etan hasiko dira.