Hemeroteka


Elkarbanatu
2016-02-29

Klis-klasikoak bildumako "Haizea sahats artean" IBBYren 2016ko Ohorezko Zerrendan

IBBY erakundeak bi urtean behin idazle, ilustratzaile eta itzultzaileen Ohorezko Zerrenda osatu ohi du eta bi euskaldun daude 2016ko Ohorezko Zerrendan: Harkaitz Cano idazlea Orkestra lurtarra (Elkar, 2013) liburuagatik, eta Miren Arratibel Haizea sahats artean (Erein/Igela, 2013) Galtzagorriren Klis-klasikoak bildumako liburuagatik. Egile bakoitzak diploma bana jasoko du Zelanda Berrian egingo den IBBYren 35. Nazioarteko Kongresuan.

Ohorezko Zerrenda horretarako hautagaiak IBBYren herrialde bakoitzeko atalak proposatzen ditu. Harkaitz Cano eta Miren Arratibelen hautagaitzak Galtzagorri Elkarteak proposatu zituen eta ondoren OEPLIren (Organización Española para el Libro Infantil y Juveni) izenean jaso ditu IBBYk. 

OEPLik proposatu eta 2016ko Ohorezko Zerrendan sartu diren beste egileak honakoak dira: David Cirici (Zona prohibida) idazle katalana; Ledicia Costas (Escarlatina a cociñeira defunta
) idazle galiziarra; María Isabel Molina (Trampa para un pintor) idazle madrildarra; Federico Delicado (Ícaro) ilustratzailea; Caroline de Jong eta Gustau Raluy (Quan el meu pare era un arbust
) itzultzaile kataluniarrak;  Ramon Nicolás Rodríguez (Bisa Bea, Bisa Bel) itzultzaile galiziarra; eta Diego de los Santos Domingo (La lección de August) itzultzaile espainiarra. 

2014an Iñaki Mendiguren sartu zen IBBYren Ohorezko Zerrendan Klis-klasikoak bildumako Tom Sawyer-en abenturak liburuaren itzulpenagatik; Elena Odriozola Eguberria liburuko ilustrazioengatik eta Iban Zaldua Azken garaipena liburuagatik.