Piu Martínez López irakurketa-bitartekaritzako eta albumaren dibulgazioko adituak "Klasikoak eta albumaren egungo joerak: mezu bererako lengoaia ezberdinak" formakuntza saio trinkoa egingo du urriaren 26an, 09:30etatik 14:30etara, Donostiako San Telmo Museoko ekitaldi aretoan. Orain 15 urtetik abian dugun Haur eta Gazte Literaturako Irakurketa Mintegiaren barruan antolatutako saioa da. Aurten, albuma izango da saioaren ardatza, eta albumaren joera berriak zein diren ezagutaraztea izango du helburu. Izen-ematea urriaren 18ra arte zabalik egongo da.
Saioan, gaur egun, HGLn klasikoak lantzeko moduak eta interesa sortzen duten gaiak ekartzeko erak behatu eta aztertuko ditugu. Arreta jarriko dugu albumean bat egiten duten lengoaia ezberdinetan, hala nola ilustrazioa, argazkigintza, komikia, eta abar, eta gai horiei heltzeko modu anitzak arakatuko ditugu. Haurrei istorio zaharrak eta berriak kontatzeko forma eta formatu askotarikoetara eramango gaituen ibilbide bibliografiko bat egingo dugu.
Irakurketa Mintegian ari diren irakurleez gain, saioa haurren eta gazteen heziketa literarioa lantzen duten eta irakurzaletasuna sustatzeko interesa duen edozein bitartekariri zuzenduta dago: irakasleak, bibliotekariak, editoreak, ilustratzaileak, kultur teknikariak, irakurketa proiektuetan parte hartzen duten begiraleak edo animatzaileak eta literatur kritikariak, besteren artean.
Izena emateko inprimaki hau bete behar da eta diru-sarrera egin. Mintegiko kideentzat doan da, elkarteko bazkideek 35 euro eta bazkide ez direnek 50 euro ordaindu beharko dituzte. Gehienez 50 ikaslek parte hartu ahalko dute eta onarpena izen-emate ordenaren araberakoa izango da.
Hemen deialdia informazio gehiagorekin.
Animatu!