Behinola haur eta gazte literaturaren ekaineko alea postontzietara iristen ari da, 47. alea dugu.
Juan Kruz Igerabide idazleari elkarrizketa luzea egin diogu: biografiaren detaileak eta pasarteak, irakasle bokazioaz eta ofizioaz, iraganaz, tradizioaz eta transmisioaz, haurraz eta gazteaz mintzatu da, besteak beste. Josune Urrutiak azaletik agurtuko zaituzten ontza marraztu du, igelen bat ere bai. Miren Amurizak idatzi ditu Sormenez ataleko poemak eta Lau eskutara atalean kontagintzaz aritu da Odei Arregi eta poesia kontatzeaz, kantatzeaz zein errezitatzeaz mintzatu da Xabier Olaso. Mikel Ayerbek Silverstein ekarriko lukeela eta, haren poema bat ekarri du euskarara, eta, haren bidez, zergatik ekarri nahi duen erakutsi digu. Harkaitz Canok perla bat josi du Igerabideren perlapoema batetik abiatuta.
Horrez guztiak gain, ohi bezala, azken urtean argitaratutako euskarazko obra nabarmenen iruzkinak. Eta, denbora-pasarekin ahaztu gabe, Iban Illarramendik bustitzeko moduko proposamena egin digu. Galtzagorri elkartean egiten ditugun proiektuen berri eman dugu fotonotizia bidez.