Hemeroteka


Elkarbanatu
2021-06-30

Kalean da 'Behinola' berria

Behinola haur eta gazte literaturaren euskarazko aldizkariaren 43. alea plazaratu dugu.

Aldizkariaren azalean behi baten erdia margotu du Yolanda Mosquerak.

Aleak edizio-lana du ardatz.

Media Vaca argitaletxearen Vicente Ferrer editorea elkarrizketatu dugu.

Maite Gurrutxaga, Javier de Isusi, AlexFk eta Miren Asiain Lora ilustratzaileek edizioaz hitz egin digute sortzailearen begietatik.

Udazkenean egingo dugun MarraziOak tailerraren berri izango duzu, izen-ematea zabalik dago!

Booktuberboom_+ egitasmoaren nondik norakoa jaso dugu baita ere.

Kizkur, Pintto txakurraren arreba, sartu da Iñigo Astizen ipuinetik. Yolanda Mosquerak ilustratu du.

Dani Martirenak autoekoizpenari buruz idatzi du.

ANTI liburu-denda editore-lanean aurkeztu digute Alex Filiatreauk eta Nerea Marquezek, Zirimiria liburuaren egileek.

Iazko liburu aukeratuen iruzkinak egin ditugu.

Aitziber Garmendiak bere umetako liburu kuttuna zein den kontatu digu.

Leiho berri bat ireki dugu Behinolan. Euskaraz ez dauden eta euskaraz irakurri nahi ditugun obrak ekarriko ditugu. Asun Agirianok idatzi du lehenengo ‘Zer ekarriko?’ atala.

Asier Iturralde Gastonek egin ditu denbora-pasak eta hurrengo Behinola ilustratuko du.

Yolanda Mosquerak behiaren beste erdia margotu du kontrazalean.

 

Harpidea bazara laster jasoko duzu.

Harpidedun egin zaitezke hemen.