Hemeroteka


Elkarbanatu
2010-05-07

Joxantonio Ormazabal idazle eta editorea hilda aurkitu dute

Joxantonio Ormazabal Zemagan jaio zen 1948an, baina egun Tolosan bizi zen. Orain 29 urte, Zarauzko ikastolan irakasle zela, ekin zion Elkar argitaletxean haurrentzako editore lanari. Orain urtebete hartu zuen erretiroa.

Editore gisa egindako lanaz gain, idazle oparoa izan da Ormazabal. Azken liburua, ostegunean bertan aurkeztu zuen: "Ehun ipuin hitz gutxitan" izenekoa. Liburua Jon Zabaletak ilustratu du. 2009an "Zirkua Amets" album ilustratua plazaratu zuen Iraia Okinarekin batera. Liburu honekin 2008ko Etxepare Album Ilustratu Beka jaso zuten Ormazabalek eta Okinak. 2007an "Ilunorduak eta argilaurdenak" olerki bilduma atera zuen. 1983an bere lehen bakarkako lana "Margolin" izenekoa plazaratu zuenetik, hamaika liburu argitaratu ditu Haur Literaturan. Horien eta bere biografiaren berri izan dezakezue Galtzagorriko helbidean

Bestalde, orain urtebete erretiratu zela eta, Behinola aldizkariaren 20. alean solasaldi zabala izan genuen berarekin Euskarazko Haur eta Gazte Literaturaren orainaren, iraganaren eta etorkizunaren inguruan. Argia aldizkarian eta Sautrelan ere elkarrizketa luze bana egin zizkioten orain gutxi. Azken hau, apirilaren 20an eman zuten telebistan.