Joseba Santxok eta Miren Arratibelek irabazi dituzte 2015eko Vitoria-Gasteiz itzulpen-sariak, Road Dahl-en Jira, Peli eta Hirurok (The Giraffe and the Pelly and Me) eta John Steinbeck-en Perla (The Pearl) euskaratzeagatik, hurrenez hurren.
Aurten 15 lan aurkeztu dira Haur Literatura kategorian eta 2 lan Gazte Literaturarenean.
Haur literaturaren arloan Joseba Santxo izan da irabazlea, Road Dahl-ren Jira, Peli eta Hirurok lanaren itzulpenarekin ("The Giraffe and the Pelly and Me"). 9.000 euroko saria jasoko du.
Gazte literaturan, berriz, Miren Arratibelek eskuratu du saria, 9.000 eurokoa hori ere, John Steinbeck-en Perla lanaren itzulpenarekin ("The Pearl").
Saria bihar jasoko dute, abenduaren 3an, Euskararen Egunean. Gasteizko Oihaneder Euskaren Etxean egun horren barruan egingo diren beste hamaika jardueren artean egingo da Vitoria-Gasteiz itzulpen sariaren sari-banaketa ekitaldia.