Hemeroteka


Elkarbanatu
2017-04-27

JDR Production taldea 132 botorekin lehena da

Liburu Gaztea Book Trailer Lehiaketan bideorik onenari botoa emateko azken aukera izango da gaur eta bihar. Apirilaren 3an zabaldu zen botoa emateko aukera eta lehen egunetan Ametsa taldeak aurre hartu bazuen ere (22 botorekin), orain JDR Productions taldea dago lehen postuan 132 botorekin. Unaaba taldea da bigarrena 30 botorekin eta Ametsa taldeak 22 botorekin jarraitzen du, baina hirugarren lekuan orain.

Atzetik daude hamazortzina botorekin Banbuak eta EMA taldea. Eta horien atztetik 17 botorekin Onenak taldea. 

Norbanakoen kategorian, berriz, LSD BAKARKA BOOKTRAILER taldea da lehena 21 botorekin, Unaimar taldea bigarren 10 botorekin, eta, Yeray (Zaraobe) hirugarren 6 botorekin. 

Bozketa apirilaren 28an amaituko da eta edonork eman dezake botoa, Liburu Gaztea web guneko BOZKATU atalean sartuta. Bozketan parte hartzen dutenen artean e-reader bat zozkatuko da.