Hemeroteka


Elkarbanatu
2011-10-24

Javier Zabala ilustratzailearen mintegi baterako beka deialdia

Udazken honetan irudigileei zuzendutako hainbat jardunaldi egingo dira.

Batetik, Bilbon, Javier Zabala irudigile ezagunak eskainitako mintegia egingo da urrian. Hain zuzen, bertan parte hartzeko beka deialdia egin du Euskal Irudigile Profesionalen Elkarteak. Zortzi irudigilek izango dute beka eskuratzeko aukera. Mintegia urriaren 6an eta 7an izango da Bilboko BilboArte zentroan, goizez 09:30etik 13:30era eta arratsaldez 15:30etik 19:30era. Izena emateko epea irailaren 19an amaituko da. Informazio gehiago eta parte hartzeko oinarriak elkartearen web gunean dituzue.

Bestetik, Zaragozan, Envuelto para Relato izeneko Haur eta Gazte Literatura eta Liburu Ilustratuari buruzko jardunaldiak egingo dira irailaren 23an eta 24ean. Jardunaldiak arte ikasleei, irudigileei, idazleei, editoreei, irakasleei, liburuzainei eta irudigintzaz nahiz haur eta gazte literaturaz jakinmina duen edonori zuzenduta daude.

Bi egunez, album ilustratuari eta horien edizioari buruzko tailerrak, tutoretza pertsonalizatuak, mahai-inguruak, erakusketak, hitzaldiak eta beste hainbat jarduera egingo dira. Hizlarien artean, besteak beste, Daniel Nesquens eta Ana Tortosa idazleak, Elisa Arguilé eta Jacobo Muñiz irudigileak, Isabel Martínez Imaginarium argitaletxeko argitalpen arduraduna eta Arianna Squilloni A Buen Paso argitaletxeko argitalpen arduraduna izango dira.

Informazio gehiago Envuelto para Relatoren web gunean.