Hemeroteka


Elkarbanatu
2011-11-26

IV. Aholkularitza Jardunaldiak Liburuen Altxorreko eta Liburu Ibiltariak-eko irakasleentzat

Galtzagorri Elkarteak laugarren aldiz antolatu ditu Liburuen Altxorra eta Liburu Ibiltaria egitasmoen baitan egiten diren Aholkularitza Jardunaldiak. Aurten TESTUEN IRAKURKETA, ALBUMEN IRAKURKETA ETA POESIA izango dute aztergai eta mintzagai Itziar Zubizarreta eta Gurutze Aldabaldetreku adituek.

Gehien-gehienez 40 pertsonentzako lekua izango da saio bakoitzean, modu dinamikoan egin nahi baititugu Jardunaldi hauen bi saioak. Bi egunetako egitaraua prestatu dugu. Egun horiek azaroaren 15a (Gipuzkoan) eta 17a (Bizkaian) eta 2012ko otsailaren 28a (Gipuzkoan) eta martxoaren 1a (Bizkaian) izango dira. Saioak 09:30etik 13:30era izango dira Villabonako Subijana Etxean, Mintzola Fundazioan, eta Durangoko Berritzegunean.

Ondoko edukiak landuko dira:

  • Irakurketa batean oinarrituriko proposamen didaktikoak, gaitasun literario baten bidean.
  • Begiratu, hitz egin eta istorioa sortu.
  • Poesia eskolan; adinez adineko ibilbidea.

Komenigarria da ondoko bibliografia irakurrita eramatea denen artean saioak aberasteko:

  • 0-5 urte: I. Zubizarreta Bularretik Mintzora, ipuinak, jolasak eta kantak. Arg. Galtzagorri Elkartea; M. Sendak, Piztiak bizi diren lekuan. Kalandraka
  • 6-8 urte: J. Sobrino/ E. Odriozola. Basoak badu sekretu bat. OQO- Txalaparta; J.K. Igerabide, Haur korapiloak. Pamiela
  • 9-11; J.K. Igerabide, Egunez parke batean. Alberdania; H. Cano, Lesterren logika. Elkar; X. Olaso, Pupuan trapua. Pamiela