Gonagorri podcastaren pieza berria argitaratu dugu. Itzulpengintzari buruz aritu gara Manu Lopez Gaseni idazle, itzultzaile eta ikertzailearekin, eta hark aletu dizkigu, atzera begirakoan, haur eta gazte literaturaren itzulpengintzaren unibertsoaren mugarriak; zer ekarri den euskarara, zein baldintzetan, zer eragin izan du ekarritakoak eta beste. Lopez Gaseniren jakintza entziklopedikoa da eta gozada hutsa izan da hari entzuteko aukera izatea. Gainera, Artiumen egin genuen elkarrizketa, eskerrik asko museoari eta Manuri hitzordua han egin izanagatik.
Kontaketa berezia dakar pieza honek, txintik ere ez dugu aurreratuko... entzutekoa baita. Ohi bezala, gomendioa ere egin dugu.
Gozatu!