Hemeroteka


Elkarbanatu
2016-05-10

“Itzulpenaren aurpegiak” irudi-lehiaketa antolatu du CEATL-k

CEATL Europako Literatur Itzultzaileen Elkarteen Bilguneak itzultzaileak eta itzulpenak ikusarazteko sariketa antolatu du.

Duela bi urte, bideo-lehiaketa izan zen, iaz argazki-lehiaketa eta, aurten, irudi lehiaketa izango da. Bertan argazkia ez ezik, marrazkia, litografia, pintura eta beste hainbat tekniken bidez egindako lanak onartuko dira.

Irudietan itzultzaile eta itzulpen literarioen existentzia eta garrantzia irudikatu beharko da, edo literaturaren baitan itzulpenak eta itzultzaileek bizi dituzten erronken eta rolen ingurukoak izan beharko dute.

200 euroko saria dago jokoan, otordu eta liburuetarako txeke formatuan; irailaren 30ean, Itzulpenaren nazioarteko egunean, jakinaraziko da irabazlearen berri.

Parte-hartzaile bakoitzak lan bat aurkez dezake eta lanak aurkezteko epea maiatzaren 22an amaituko da.