Hemeroteka


Elkarbanatu
2015-03-12

"Itsaspeko bihotzak" aretoa Oņatin izango da martxoaren 3tik 12ra

Haur eta Gazte Literatura, hezkidetza eta genero berdintasuna uztartzen dituen Itsaspeko bihotzak areto literarioa Oñatin izango da ikusgai datozen bi asteetan. Goizez hainbat ikastetxeetako 8 eta 11 urte bitarteko nesk-amutilentzako saio gidatuak egingo dira. Arratsaldez, berriz, saio gidaturik gabe edonork ikusteko aukera izango du 18:00etatik 20:00etara. Eta martxoaren 10ean, helduentzako saio berezia egingo da arratsaldez. Bertan parte hartzeko izen-ematea martxoaren 9an amaituko da.

Haur eta Gazte Literaturaren bidez, hezkidetza eta genero berdintasuna lantzen dituen areto hau Galtzagorri Elkarteak sortu du Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin. Eta tokian tokiko Udalen laguntzarekin ikusi ahal izango da hainbat herritan. Oraingoz, Arrasaten, Hernanin eta Donostian izan da. Orain, martxoaren 3tik 12ra, Oñatiko Udal Liburutegian izango da. Ondoren, martxoko azken bi asteetan, Galdakaon ikusi ahal izango da. 

Herri edo hiri bakoitzean gutxienez 10 saio gidatu eskaintzen dira, 25 haurrez osatutako taldeentzako. Saio gehienak goizez izaten dira eta arratsaldez aretoa zabalik egon ohi da ibilbidea modu “askean” egin nahi duten helduentzat ere.

Itsaspeko bihotzak aretoan ibilbide didaktiko bat osatzen da, itsaso batean kokaturik dauden bost guneak bisitatuz eta bertan proposatzen dena landuz. Gune bakoitzean lantzen den eduki ideologikoa, artearen bitartez egi bihurtuko da. Ilustrazio, artisau elementu eta liburuen bitartez lortutzen da helburu horiu eta txoko bakoitzean, modu desberdinean lantzen da eduki hori: ipuintxoak kontatuz, ikus-entzunezkoak ikusiz, abestitxoak kantatuz, jolasak eginez… Hala, besteak beste, Aitziber Alonsoren lanaz gain, Elena Odriozola eta Eider Eibarren ilustrazio lanak ere biltzen ditu Itsaspeko bihotzak aretoak.

Informazio zabalagoa eskuratu nahi duena jar dadila harremanetan Galtzagorri Elkartearekin (galtzagorri@galtzagorri.eus edo 943471487 telefonoan).