Hemeroteka


Elkarbanatu
2022-01-10

Irudi Sorkuntzarako dirulaguntzak eskatzeko epea zabalik dago

Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika sailak ematen dituen Ilustrazioak sortzeko prozesuei lotutako dirulaguntzak eskatzeko epea zabalik egongo da urtarrilaren 28ra arte. Dirulaguntzak bi lerro ditu, alde batetik, komikiak eta eleberri grafikoak sortzeko laguntza eta, bestetik, album ilustratuak sortzekoak. (Bi loturetan eskaerari atxiki beharreko dokumentazioa, eskatzaileak bete beharreko baldintzak eta bestelako informazio guztia eskuratu daiteke).

Komikiak eta eleberri grafikoen atalean 15.000 euroko lau laguntza emango dituzte eta album ilustratuen atalean kopuru bereko hiru laguntza banatuko dituzte.