Hemeroteka


Elkarbanatu
2024-06-17

Irakurzaletasunari lotutako hamaika ekintza programatu dituzte Iparralden

Partir en Livre egitasmoaren hamargarren edizioa egingo dute ekainaren 19tik uztailaren 21era Frantzian osoan, baita Iparraldeko hainbat udalerritan ere. Egitasmoa Frantziako Liburuaren Zentro Nazionalak antolatzen du 2015. urtetik hango Kultura Ministerioaren babesarekin. Frantzia osoan haur eta gazteen irakurzaletasuna sustatzeko ekintza ugari egingo dituzte, eta, tartean, Lapurdiko udalerri zenbaitetan ere bai. Ekintza asko eta asko frantsesez izango badira ere, badira euskaraz egingo dituztenak.

Programan ekintzak non, noiz eta zein hizkuntzetan izango diren jaso dute. Angelun, Saran, Hendaian, Ziburun eta Donibane Loitzunen erakusketak, kontaketak, hitzaldiak eta abar antolatu dituzte. Aurtengo leloa Kirola eta Literatura da eta Parisen ospatuko diren Joko Olinpikoekin lotutako ekintzak ere izango dira; kirolarekin egin duten lotura horren harira Dominique Rocheteau futbol jokalari ohi entzutetsua da abiatzear den Partir de Livre egitasmoaren aitabitxia.