Hemeroteka


Elkarbanatu
2012-04-06

Irakurzaletasuna sustatzeko udal plan bat egiteko gida

German Sanchez Ruiperez Fundazioko Analisi eta Ikerketa Sailak, Andaluziako Irakurketa Behatokiaren laguntzarekin, irakurzaletasuna sustatzeko udal egitasmoak sortzeko gida argitaratu du. Horrekin, udalerri mailan irakurzaletasuna sustatzeko egitasmoak martxan jartzen lagundu nahi dute Fundazioak eta Behatokiak. 

Gida honetan egitasmoak arrakasta izan dezan, aintzat hartu beharreko hainbat gomendio aipatzen dira. Besteak beste, egitasmoaren iraupenaren inguruan, izaera parte hartzailearen beharraz eta tokian tokiko ezaugarri soziokulturalak aintzat hartu beharraz dihardu gida horrek. Horrez gain, egitasmoaren arrakasta neurtzeko hainbat adierazle ere eskaintzen ditu.