Irakurzaletasuna eta irakurtzeko ohiturak sustatzeko Internet bidezko telebista katea (NCIwebtv Canal LeeR) sortu dute Espainiako Kultura Ministerioak (Leer.es gune birtualaren bidez), OEI-k (Organización de Estados Iberoamericanos), TEib-k (Programa de Cooperación de Televisión Educativa y Cultural Iberoamericana) eta ATEI-k (Asociación de Televisiones Educativas y Culturales Iberoamericanas) elkarlanean.
Aro digitalean irakurzaletasuna sustatzeko ikusentzunezko tresna bat izatea beharrezkotzat jo dute telebista-kate horren sortzaileek.
Oraingoz, Madrilgo Blas de Otero ikastetxeko ikasleen egitasmo bat, katearen aurkezpena bera eta elkarrizketa batzuk daude ikusgai.